Artoisko konderria
Artoisko konderria Comté d'Artois (fr) Graafschap Artesië (nl) | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1237 – 1659 | |||||||
Konderria | |||||||
| |||||||
Artoisko konderria 1350 aldean | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Arras | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Frantsesa | ||||||
Historia | |||||||
Sorrera | 1237ko ekainaren 7a | ||||||
Pirinioetako Hitzarmena | 1659ko azaroaren 5a | ||||||
|
Artoisko konderria (frantsesez: comté d'Artois, nederlanderaz: graafschap Artesië) Erdi Aroko estatu feudala izan zen, 1384-1477/1482 bitartean Borgoinako dukeen esku, eta 1493-1659 bitartean Austriako Etxearen mende egon zena.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean Flandriako konderriarekin zuen muga, ekialdean Flandria eta Hainautekin, mendebaldean Calaisko itsasartearekin eta hegoaldean Pikardiarekin. Hiri nagusiak Arras (Atrecht), Calais (Kales), Boulogne-sur-Mer (Bonen), Saint-Omer (Sint-Omaars), Lens eta Béthune ziren.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1180an, Elisabet Hainautekoaren ezkonsari moduan, Frantziako koroak hartu zuen mendeko. Luis VIII.a Frantziakoak Roberto semeari utzi zion konderria; hau 1237an jabetu zen Artoisko lurrez. Oinordetzaren bitartez, 1384an Borgoinako dukeek jaso zuten konderria, eta 1493an habsburgotarren eskuetara pasa zen. XVI. mendetik aurrera Espainiako koroaren gutiziari aurre egin zion. 1659an, Pirinioetako Bakea sinatu ondoren, Frantziako eskualde bilakatu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/03/25 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.